Nire Astekariko lehen idatzian ikusi ahal den bezala Psikomotrizitateari buruz idatziko dut; zehatz mehatz psikomotrizitatea haur hezkuntzan.
PSIKOMOTRIZITATEAREN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN
Lehenengo "sarreratxo" honetan, zein garrantzia duen psikomotrizitatea haur hezkuntzan azalduko dut.
Psikomotrizitateak gaur egun, leku garrantzitsua dauka haur hezkuntzan; pertsonen garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen eta errazten duen gaitasuna baita.
Psikomotrizitatea gizakiekin komunikatzeko lehen bidea, emozioen eta sentsazioen oinarria eta afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna da. Honek muskuluen tonua, mugimendua, begirada, distantziak, jolasa, ekintza eta elkarreragina dira elementu hauen eskuhartze nagusia. Guzti hau jolasaren bitartez ematen da.
Psikomotrizitateak aukera paregabea ematen die haurrei beren bulkadei bide emateko. Bulkada hauek arintzea funtsezkoa da oreka afektiboa lortzeko.
Haurrek, inguruko mundua arakatzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira. Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak.
Mugimendu, joko eta keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka eta giro egoki batean ematen direnean haurrari persona bezala garatzeko aukera ematen diote.
Psikomotrizitateak aukera paregabea ematen die haurrei beren bulkadei bide emateko. Bulkada hauek arintzea funtsezkoa da oreka afektiboa lortzeko.
Haurrek, inguruko mundua arakatzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira. Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak.
Mugimendu, joko eta keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka eta giro egoki batean ematen direnean haurrari persona bezala garatzeko aukera ematen diote.
PSIKOMOTRIZITATEAREN HELBURUAK
Psikomotrizitatearen garrantziaz ondo jabetzeko, psikomotrizitateak haur hezkntzan dituen helburuez hitz egitea beharrezkoa da.
Psikomotrizitatea gaur egun oso hedatua dagoen heziketa, terapia método bat da. Gaur egun Euskal Herrian, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da.
Alde batetik kontuan hartu behar dugu psikomotrizitatea ez dela bakarrik terapia egiteko lan tresna bat baizik eta hezkuntza eta haurraren eboluzioa bideratzeko eta hesitzeko bidea da psikomotrizitatea.
Orduan, era labur batean hauek izango lirateke psikomotrizitatearen helburu orokorrak eta espezifikoak:
Helburu orokorrak:
- Haurraren garapenaren eremu desberdinetan laguntzea.
- Jolasteko, eta sortzeko plazerraren bitartez funtzio sinbolikoa sustatzea. Horrela, psikomotrizitatea haurrari fase sinbolikoko maila esberdinetatik igarotzen laguntzen du. Gainera, "egiteko plazera" eta "egiteko edo pentsatzeko plazeraren" prozesuak bizitzeko aukera eta laguntza ematen dio.
- Ekintza motrizeen bitartez haurrek estutasun egoerei nola aurre egitea irakastea.
- Pentsatzeko plazerrera eta pentsamendu operatoriora heltzea.
Helburu zehatzak:
- Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
- Gorputzaren bitartez, bere adierazkortasun motrizetik abiatuta haurra ezagutzea.
- Errespetu handiarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatze dabilen persona bezala kontsideratuz.
- Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duten esparruak eskaintzea.
- Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskaintzea.
- Haur bakoitzaren gorputzetik abiatuta lengoaiara doazen sinbolizazio era konplexuagoetarako bidea erraztea.
- Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.
PSIKOMOTRIZITATEAREN ONURAK
Psikomotrizitateak duen garrantzia haur hezkuntzan azaldu dut lehen, vaina ez ditut psikomotrizitatearen onurak aipatu. Hona hemen psikomotrizitatea praktikatzearen onurak:
- Psikomotrizitatea haurrari bere inpultsoak deskargatzeko aukera ematen dio. Deskarga hau oso garrantzitsua izango da haren oreka afektiborako.
- Bere gorputzaren dominioa eta kontzientzia hartzeko aukera ematen dio.
- Haurra bere gorputza ezagutzeko eta hau garatzen joateko aukera zoragarria eskaintzen du psikomotrizitatea.
- Objektuen erabilera desberdinak eta hauen ezaugarriak ezagutzeko aukera.
- Psikomotrizitateari esker, haurrak haren autokontzeptua eta autoestima sendotuko dituzte; beraien gaitasunak eta mugak ezagutzen dutenez, emozionalki seguruago sentitzen direlako.
- Haurra bere klaseko kideekin sozialki integratuko da.
- Haurra ikaskuntzaren oinarriak ikasteko prestatzen da.
PSIKOMOTRIZITATE MOTAK
Bi psikomotrizitate mota daude: lodia eta fina.
- Psikomotrizitate lodia: Gorputzaren oinarrizko mugimenduak osatzeko eta antolatzeko balio du. Psikomotrizitate lodia ibiltzen, korrika egiten, eskuekin gauzak hartzen, lekuz aldatzen, bizikletaz ibiltzen, salto egiten,... ikasten da. Psikomotrizitate mota hau jolasen, entrenamenduen,... bidez lantzen da.
Psikomotrizitate finari buruzko bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=fjJ3xYx4Cl0
- Psikomotrizitate fina: Atzamarren bizkortasun eta mugimenduaz hitz egiten digu. Koordinazio eta zehaztasun handia behar duten edozein jarduera da psikomotrizitate fina. Psikomotrizitate mota hau artaziak erabiltzen, puntzoiak erabiltzen, margoak erabiltzen, lepokoak egiten,... lantzen da.
Psikomotrizitate finari buruzko bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=Isc9K8rHSuI
PSIKOMOTRIZITATE GELA
Psikomotrizitate gela praktika garatzeko behar bezala hornitua dagoen espacio zabal bat da. Psikomotrizitate gela hiru espaziotan banatuta dago. Espazio horiek hurrengo hauek dira: plazer sentsorio-motorraren espazioa, jolas sinbolikoaren espazioa eta azkenik, urruntzearen espazioa.
- Plazer sentsorio-motorraren espazioa: Espazio honetan egiten diren jarduerak hauek dira: kulunkatzeak, jauziak, biratzeak, itzulikatzea, labaintzea, jaurtitzea, eskailerak igotzea, korrika egitea, oihuka egitea, danborra edo trompeta jotzea, goma-aparrarekin eraikuntzak egiteak, sokekin jolastea, mozorrotzea, makilatzea, eraso egitea, jolastea, itxarotea, behatzea,... Espazio honetan, mugimendu bat-bateko jarduera da, gorputzaren irudia eta identitatea sendotzeko. Mugimenduek umearen orokortasuna adierazten dute.
- Jolas-sinbolikoaren espazioa: Umeak adierazpenak egiten dituenean, besteen onarpenak lortzeko aukera du. Dimentsio sinbolikoa garatzen da, hainbat paper betetzen baititu. Umeak, berriro ere, bere plazerrak eta bere gatazkak bizi ohi ditu, horiei erantzuten die, fikzioaren bidez errealitatea osatzen du eta, nolabait oreka eta konpentzazioa bilatzen du.
- Urruntzeko espazioa: Umeak keinuak, begiradak, ahotsa eta mimoa erabiltzen ditu. Urruntzea bilatzen du horretarako, sentsomotor eta sinbolikoaren espaziotatik alde eragiten du, emozioetatik aldentzen da, eta veste espacio bat bilatzen du, erabiltzeko, marrazteko, moldeatzeko, margotzeko,... Bere fantasiak martxan jarraitzen du gorputza mugitzen ez denean ere.
PSIKOMOTRIZITATE GELAN DAUDEN MATERIALAK
Psikomotrizitate gelan dagoen material guztia behar bezala ordenaturik egon beharko da, orden horrek eragina izango du haurren ekoizpenetan. Bestalde, ugari izan beharko da; eta material hori haurrentzako egokituta egon beharko da. Hau da, haurren beharretara egokituta egon behar da.
Beraz, materiala finkoa eta ez finkoa izan daiteke: Mterial finkoak, espalderak, arbelak, ispiluak,... dira eta material ez finkoa, uztailak sokak, blokeak,...
Sailkapen honetaz aparte, materialak ere euren osaketarengatik, adierazten edo aurkezten dutenagatik bereizten dira:
- Material bigunak: Pilotak, kuxinak, telak,... auek haurrari estaltzeko, plzera emateko eta segurtasuna transmititzeko balio dute.
- Material gogorrak: Espaldera, egurrezko eraikuntzak, aulkitxoak, plastikozko blokeak,... Material hauek haurra erronkaren gainean jartzea lortzen dute, errealitatearen hasieran hain zuzen ere eta horrek, haurraren gainditze fisikoa suposatuko du, baliagarria eta onuragarria izango dena haurraren garapen sensoriomotorrerako.
Psikomotrizitateko gela eta materialak batzen baditugu honako taula hau geratzen zaigu:
ESPAZIOAK
|
MATERIALAK
|
Plazer sensorio-motorraren espazioa
|
|
Jolas sinbolikoaren espazioa
|
|
Urruntzearen espazioa
|
|
PSIKOMOTRIZITATE IRAKASLEAREN JARRERA
Psikomotrizitate irakaslearen jarrerak honako ezaugarri hauek izan behar ditu:
- Harreman asimetrikoa: Haurraren jolasean sartzeko itxura egiten du, jolasa Aurrera ateratzen laguntzeko, baina tartean sartu Gabe; kanpotik behartuko dio.
- Autokontzientzia: Emozioen auto-kontrola behar du, epaitu gabe, besteen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Ezaugarri horrek ondorengo beste zenbait ahalbidetzen ditu. Gaitasun horri esker, agresibitate arazoak, gorputz-kontaktuak, ustezko proiekzioak gainditu daitezke, baita arauak bideratu ere inposiziorik gabe.
- Legearen eredu: Zenbait arau finkatu behar dira: minik ez egin, besteen lanak errespetatu... Giro permisiboa eta barkakorra behar du gelan. Haurraren berezkortasun eta bat-batekotasuna ahalbidetzeko, baldintza eta arauak gutxienekoak izango dira. Haiek pentsatzen dutena esateko, askatasuna izango dute, zigorrik jasotzeko beldurrik Gabe. Emandako mezuak laburrak izango dira, eta saio-hasieran emango dira gehienak. Portaera desegokia duten haurrak maistasunez eta jarrera ulerkorraz hartuko ditugu; baina, aldi berean, mezu zuzen eta zehatzak emango dizkio.
- Segurtasun fisikoa eta afektiboa: Haurrari konfiantza adierazi: hitzen, jarreren, kokalekuaren, proposamen egokien bitartez eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Haurrenganako ama-giroa lortu behar dugu, baina, aldi berean, autoritate-egitura lortu behar da, ezetz esaten dakiena. Entzuten eta ulertzen dakienaren giro goxoa sortu behar du.
- Enpatia: Bestearen lekuan jartzen jakin behar du, bestea nola sentitzen den jakin ahal izateko. Haurraren bat- bateko jarduera ez dugumoztu behar, itxaroten jakin behar du. Haurraren mugimenduzko adierazpenari behatuz, hari buruzko informazioa jasotzeko gai izan behar du. Ahots-doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen mezuak jaso behar ditu.
- Prestasuna: Ezaugarri mental, afektibo eta gorputzezkoen bitartez (doinua, keinua, begirada) haurra ondo sentí dadin lor dezake (bere burua errespetatzen eta onartzen dela ikusi behar du). Helduaren gorputza garrantzizko baliabidea izango da haurraren bilakaera-prozesuan.
- Lan-giro irekia: Haurrek egindako aukerak onartuko dira, heziketarako eta bere garapenerako lagungarritzat diren neurrian. Haurrek bere kezka, zalantza, beldurrak kontuan hartzen direla sumatu behar du.
PSIKOMOTRIZITATE SAIO BAT
Psikomotrizitate saioaren barruan, fase ordenatuak eta koherenteak bata bestearen atzetik egin behar dira, eta, aurrekoaren hariari jarraitu, hurrengorako prestatu eta lotura ildo bati eutsi beharko zaio.
Haurraren zaletasun eta nahiak kontuan hartuta irakasleak proposatzen ditu (ez agindu) jarduerak. Gustukoak dituztenez, ikasleek biziki parte hartzen dute. Honako atal hauek proposatzen dira saioaren sekuentziazioan:
- Sarrrera-errituala: Bertan behar den arropa eta oinetakoak erantzi ondoren legeak gogoratu eta jarraituko dugun gutxi gora-beherako ibilbidea aipatuko dugu.
- Harresia: Irakasleak harresi bat eraikitzen du goma espumasko blokeekin. Adostutako seinalea entzutean eraisteko garaia iritsiko dela gogoraziz (seinalea "hiru" bezala ezagutzen da). Irakasleak ezarritako antolaketa apurtzeko aukera izango dute haurrek harresiaren bitartez, tentsio emozionalak askatzen dituzten eta gorputzeko giharren blokeoa gainditzen duten bitartean. Ezinezkoa egiten zaie geldirik egotea, urduri eta irrikan dade harresia botatzeko, horri psikomotrizitate saioari hasiera emateko nahiak gehitzen direlarik.
- Berezko jarduera motriza: Hasieran, haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramaten. Inongo helbru konkreturik gabe. Aniztasun ezberdin horiei esker, era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak asetzen dituzte. Gune horiei esker, mugimendua bizi dezakete, esperimentatu, gauzatu, erabakiak hartu, arazoak ebatzi, sortu, komunikatu egiten baitute. Momentu honetan zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak lantzen ari dira. Atal hiori luzeena izango da (25-30) mintu iraun dezake eta bertan askotako jarduera ezberdinak egingo dituzte: kulunkak, presioak, jauziak, garraioak, birak, orekak, lekualdatzeak, esekitzeak, erorketak,...
- Jolas-sinbolikoa eta eraikitzea: Irudikatzeko jolasean, bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du haurrak, fantasia eta errealitatea elkartuz. Horretarako irakasleak hainbat baliabide utziko die eskuragarri hala nola: zapiak, sokak, uztaiak, kuxinak,... Jolas horiei esker barruan gordetako barne-gatazkak kanpora askatu ditzakete. Atal hau 15-10 minutuko iraupena izango du.
- Irudikatze eta mintzatze espazioa: Atal honetan ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz,.. saioan bizi izandakoa adierazten saiatu behar dira. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezkapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria izaten da azkeneko espazio hau.
- Jasotzeko espazioa: Materiala biltzean datza. Momentu hau, ohitura egokiak hartzen hasteko erabili ahal dugu. Ohitura egoki hauek oso baliagarriak izango dira haurren garapenerako.
- Agurraren espazioa: Psikomotrizitate saioari bukaera egoki bat eman ahal izateko gurra dugu momento garrantzitsuenetariko bat. Agurraren bitartez jarduerarekin deskonektatzea lortuko dugu eta berriz ere taldea elkartu beharko dugu hau aurrera eraman ahal izateko. Momentu honetan ariketa albo batera utzi beharko dugu, saioari buruz hitz egiten edota ipuin bat kontatzen diegun bitartean.
Hona hemen psikomotrisitate saio baten bideoa:
EBALUAKETA
Hiru atal nagusitan antolatzen da: teknika eta baliabide desberdinez baliaturiko behaketa, saioaren azterketa eta hurrengo saiorako proiektua.
- BEHAKETA
Behaketarako parametroak honako hauek dira:
-Denbora eta espazioa:
-Denbora eta espazioa:
- Maizten eta enoratzen dituen espazioak (denboraren baitan).
- Espazio bakoitzean burutzen dituen ekintzak.
- Iraupena, nora ezak, zentralizazio maila, espacio-denboraren hausturak.
- Ibilbide horizontal eta bertikalak.
-Materiala:
- Erabiltzen dituen materialak, erabiltzen ez dituenak, material abantailatua,...
- Nola erabiltzen dituen: manipulatzeko era, erabilpen sinbolikoa, sormena,...
- Materialekiko harreman afektiboa: pltsoa, proiekzioa, distantziamendua. Ezagupen maila.
-Besteekiko erlazioa:
- Beste haurrekin eta psikomotrizitate-irakaslearekin.
- Erlaziorako ekimena: hasten dituen elkarekintzak, norengana, iraupena, elkartrukeko erantzunak.
- Aho-hizkuntzaren erabilpena: zer esaten duen, nori, nola,... "Hitz klabeak".
- Ezartzen dituen harreman- motak: menperatzea, sumisioa, menpekotasuna, kooperazioa, probokazioa, lilura, erasoa, inhibizioa.
- Guztia, materialarekin eta espazioarekin erlazionaturik.
-Bere buruarekiko erlazioa:
- Maizten dituen ezarrerak: noiz eta nola.
- Gestualitatean dituen espresio-maila eta baliabideak.
- Mugimenduan: lekualdatzeko erak, erritmoa, harmonia,...
- Tentsio- eta erlaxazio-maila (hipertonikoa, hipotonikoa).
- SAIOAREN AZTERKETA
Aipatutako parametroetan oinarritutako behaketari esker, saio osoa nahiz banakako partaideen garapenaren azterketa egiten da.
Azterketa hau egiterakoan bi premisa izan behar dira kontuan, parametroz parametro gertatzen diren errepikapenak eta berrikuntzak.
- PROIEKTUA
Aurreko bi pausoen emaitzak kontuan izanik, psikomotrizitate-irakasleak, hurrengo saioari begira, taldeari eta beharrezko jotzen dituen partaideei luzaturiko proiektua landu behar du.
PSIKOMOTRIZITATE KLASERAKO JOLASAK
PSIKOMOTRIZITATE KLASERAKO JOLASAK
ESTATUAK
- Helburuak: Oreka eta tonu muskularra lantzea.
- Denbora: 15 minutu.
- Materiala: Musika eta isiltasuna.
- Garapena: Musika dagoen bitartean dantza egiten dugu eta musika gelditzen denean estatuak bihurtzen gara. Jolas honekin baita ere kontzeptu espazialak landu ahal ditugu. Adibidez; musika gelditzean uztail batean jarri, aulki batean esertzea,...
PILOTA EURIA
- Helburua: Espazio eta denboraren pertzepzioak lantzea.
- Denbora: 5 minutu.
- Materiala: Pilotak, soka bat eta kolorezko zintak.
- Garapena: Gela eta ikasleak bi zatitan banatzen dira. Haur bakoitzari pilota bat ematen zaio. Irakasleak esaten duenean beste taldera bota behar dira pilotak. Norberaren taldean ez dira pilotarik geratu behar.
IGELA
- Helburua: Koordinazioa eta puntería lantzea.
- Denbora: 5 minutu.
- Materiala: Pilota txikiak eta igela bat.
- Garapena: Ikasleak ilara batean jarriko dira. Pilota kontu handiz bota behar da igelaren ahoan sartzeko asmoarekin.
"LOCA LOCA LA PELOTA"
- Helburua: Arreta eta motrizitate lodia garatzea.
- Denbora: 15 minutu.
- Materiala: Pilota bat.
- Garapena: Ikasleek zutik egon behar dira borobil bat sortzen eta ezin dira mugitu pilota jaso arte. Tokatzen zaionari borobil kanpo egongo da eta pilota duenaren atzetik joan behar da hau harrapatzeko helburuarekin.
KROKETAK
- Helburua: Orientazio espaziala eta motrizitatea garatzea.
- Denbora: 5 minutu.
- Materiala: Ezer.
- Garapena: Bi talde egiten dira. Erdia "kroketak" izango dira, hauek lurrean etzanda egongo dira; besteak, "sardexkak" izango dira, hauek besteen atzean belauniko joango dira.
SUPERMATCH
- Zer da Supermatch?
Supermatch haurraren garapen motorra eta harreman sozialak behatzeko instrumentu oso baliosoa, dibertigarria eta konpetitiboa da. Jarduera fisikoak txokoka egiteko zirkuitu diseinu bat da.
- Zer ulertzen da Supermatch bezala?
Jarduera fisikoak txokoka egiteko zirkuitu diseinu bat da. Zirkuitu honetan parte-hartzen dueña txokoz-txoko aurre aurre entrenamendu bat izan du.
- Zer hartu behar da kontuan supermatch bat diseinatzeko?
-Adin kronologikoa.
-Adinerako jarduera oso dibertigarriak.
-Lehiakortasuna.
-Parte hartzailearen egoera osasuntsua.
-Animazio/giro barrak.
-Beroketa artikular bat zirkuitua hasi baino lehen.
-Hidratazio on bat.
-Saria proba amaitzerakoan.
- Nola erabaki Supermatch-eko jarduerak?
Adin kronologia ezin dugu ahaztu lesioak ez egoteko. Adia eta adineko jarduera egokiak kontuan izanda.
Hona hemen Supermatch-eko bideo bat:
https://www.youtube.com/watch?v=anS_ufczcls
Hona hemen Supermatch-eko bideo bat:
https://www.youtube.com/watch?v=anS_ufczcls
ARTIKULU INTERESGARRIAK
Hona hemen psikomotrizitateari buruzko artikulu interesgarri bat:
BIDEO INTERESGARRIAK
Hona hemen psikomotrizitateari buruzko video interesgarri bat:
https://www.youtube.com/watch?v=_VkYlK9L84Y
No hay comentarios:
Publicar un comentario